• Erakusketak
  • Tailerra
  • PhotoBooks
  • Proiekzioak
  • Hitzaldiak
  • Partners
  • Kontaktua
  • Castellano | Euskera | English
COMA
Juan Diego Valera

Coma nahitaezkoaren bilgarria da, etengabe aldatzen eta garatzen doanarena, etengabe usteltzen eta desagertzen doanarena.

Juan Diego Valera (Cordoba, Argentina, 1976). Arte Ederrak ikasi zituen Cordoban; 2001ean Espainiara joan zen eta han garatu zuen, autodidakta gisa, sormen prozesua. 2009an AGITA eta EADC beka jaso zuen M�s �s menys proiektua aurkeztuta, Tanit Plana, Aleix Plademunt eta Ran-el Cabrerarekin batera. 2010ean, Argentinara joan zen eta, bertan, Movimientos de suelo liburua sortu zuen Roger Guaus eta Aleix Plademuntekin batera. 2011n Lugares de Tr�nsito proiektuan parte hartu zuen, Guatemalako egoitza batean. 2012an Bit�cora liburua argitaratu zuen, Standardbook argitaletxearen PES (Publicaci�n Experimental Standard) delakoaren zati bat, Roger Guaus eta Daniel S. �lvarezekin batera. Argitalpen honen ondoren, Bit�cora erakusketa zabaldu zuen Bartzelonako Centre d�Arts Santa Monican. Madrileko Lugares de Transito erakusketa kolektiboan ere parte hartu du.Coma du ikusgai Valentziako Dr. Nopo galerian.

Ca l`isidret Edici�ns argitaletxearen sortzailetako bat da. Bere lanak www.juandiegovalera.com web gunean ikus daiteke.

Arte eta Historia Museoa
Ekainaren 25etik uztailaren 14ra
foto exposicion Juan Diego Valera
AZALA
Zaloa Fuentes

Denbora pasa ahala, geruza askoren atzean ezkutatuz goaz, geure burua eta errealitatea ikustea eragozten diguten geruzen atzean. Azala-k gure itxura osatzen duten geruza horien eranzteaz hitz egiten du, geure begien aurrean jartzeko hainbat muga: geure izate barrukoenaren eta sozialaren artekoa, isilduaren eta aldarrikatuaren artekoa, egunerokoaren eta apartekoaren artekoa. Argazki serie honek gure baitan dagoen alderik ageriko eta zaurgarrienetatik hitz egiten du, azaletik, larrutik

Zaloa Fuertes Queretaron (Mexikon) jaio zen 1983an. 2000.ean bere gurasoek reflex analogiko bat oparitu zioten eta horrekin hasi zen Mexikoko egoera soziala erretratatzen. Bizikeluz aldatu (Mexikotik Euskal Herrira) eta hamar urteko lan fotoperiodistikoa zoritxarreko maleta batean galdu ondoren, hutsetik hastea erabaki zuen, lan pertsonalago bati ekinez. Erakusketa hauek egin ditu: M�s all� de las ilusiones (Mexiko, 2003), 06:04 (Mexiko, 2004) eta Ram Memoria (Euskal Herria, 2012).

Plateruena Durangoko Kafe Antzokia
Ekainaren 25etik uztailaren 14ra
foto exposicion de Zaloa Fuentes
ERRETRATOAK
Erakusketa Kolektiboa

Taldeka egindako erakusketa egingo da erretratua gaitzat hartuta. Herritarrek parte hartu ahalko dute; gero, bost argazki onenak aukeratuko dira herriaren erdialdean dagoen �Correos� zaharreko eraikinaren fatxadan, formatu handian, erakusgai ipintzeko.

Ivan Urarte
Goiuri Aldekoa-Otalora
I�aki Folgado
Alba Castrillo
David Vilanova

Udaletxeko Plaza
Ekainaren 25etik uztailaren 14ra
foto exposicion de Natacha Marlo