Aldaketa teknologikoak eta krisi ekonomikoak egoera zailean utzi dituzte argazkilariak: XXI. mendeak eta honek dakarren aukera amaigabeen, informazio bideraezinen eta beheranzko tarifen nahasketa leherkorrak desbideratu egin ditu beren helburu nagusitik, alegia, argazkiak egitetik.
Zelan izan argazkilaria XXI. mendean tailerrean nahasmenduaren aurka borrokatuko gara eta estrategia baliagarriak, orokorrak eta pertsonalak, planteatuko ditugu; Erabaki-mapa propioak beteko ditugu eta merkatuan dauden aukerak aztertu; gure egitasmo pertsonalen eta profesionalean artean beharrezko den oreka lortu behar baitugu.
Larunbata
10:00 Sarrera. Zelan izan argazkilaria XXI. mendean.
12:00 Egitasmo pertsonalen eta profesionalen arteko oreka.
16:00 - 20:00 Egitasmoak planifikatzea eta hedatzea (euro bila, ikusgarritasun bila)
Igandea
11:00 - 14:00 Parte hartzaileen egitasmoak optimizatzea.
16:00 - 20:00 Parte hartzaileen egitasmoak optimizatzea.
Iraupena: 15 ordu.
Lekua: PinondoEtxea.
Prezioa: 200 €. larunbat eta igandeko bazkariak barne.
Informazio y erreserbak: +34 658 70 82 64 info@begiraphoto.com
Juan Valbuena (Madril, 1973) Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Autonomoan. IGA Madrileko Unibertsitate Konplutentsean egin zuen. Argazkigintzako Masterra egin du Madrileko EFTIn.
Zenbait tailerretan parte hartu du: argazkigintzakoetan Bernard Plossu, Alberto García Alix, Antoine D´Agata eta Anders Petersenekin; komisariotza eta egitasmoak kudeatzekoetan Alejandro Castellote eta Donald Weber-ekin; zinemagintzakoetan Abbas Kiarostami eta Victor Ericererkin; argitalpenekoetan Pablo Ortiz Monasterio eta Michael Mack-ekin.
Nophoto agentzia sortu zuen, www.juanvalbuena.nophoto.org, Proyecta ekimenaren koordinatzailea da, baita irakasle EFTI argazkigintzaren nazioarteko Masterrean ere; Phree, www.phree.es argitaletxeko zuzendaria da.
Bere egitasmoek bidaiekin eta memoriarekin dute zerikusia eta hurbiltze berezia egiten die gizakiaren, argazkigintzaren eta lurraldearen arteko harremanei.