Hitzaldia
Zenbait proposamen argazkigintzari buruzko kritika egiteko
Eduardo Momeñe
Azaroak 12, larunbata
17:00 – 18:30
Arte eta Historia Museoa
Eduardo Momeñek argazkigintzari buruzko kritika landua egiteko beharra nabarmenduko du. Kontzeptuak argi agertzea baita argazkigintzako kultura sendotzeko oinarria. Kritika hori “argazkigintzaren didaktika” gisa ulertuta, gogoeta egitea esan nahi du argazkigintzak bidea egin dezan sorkuntzako beste adierazpen batzuekin batera, esaterako, literatura, zinea, margolaritza eta abarrekin, jadanik urte eta mendeetako tradizio artistiko zein kulturala dutenekin, hain zuzen ere.
Laburbilduz, pentsatu behar dugu, ostera ere, argazkigintza, lehenik eta behin, argazkilariok geuk ulertu behar dugula, beti ere, kultura eta arte garaikidearen testuinguruan kokatu eta aitortu nahi badugu, jakina.