Hitzaldia

 

Ser espectador /  Ikusle izatea (argazkilarientzako musika)
Oscar Molina

 

Azaroak 11, ostirala
18:30 – 20:00
Arte eta Historia Museoa

 

Zertarako balio du osaba idazlea izateak, ezin dizula lagundu esaten badizu? Laferrièren loba Danyk idazle handia izateko formula sekretuak atera nahi zizkion bere osabari, baina ezin. Etsita zegoenean, ostera, azken ahalegina egin zuen honako galdera eginez: zein da egokiena, eskuz edo ordenagailuz idaztea? Bere osabak, onena irakurtzea da.

 

Zelan izan originala da Danyren arazoa. Eta beste bat ere bai, denbora; edo hobeto esanda denborarekiko lotura. Laferrièrek gomendioa egiten dio bere lobari, bere buruari hamar urte eman, idazten ez dakiela ohartzeko.

 

Badirudi argazkigintzan beste garai batzuei begira gaudela. Baina galderak berdintsuak dira. Argazkigintza-lanbideak eragite azkarreko tresna du, irudiak berehala egiteko gaitasuna baitu, bereziki. Argazki-kamera lehen bidezidorra izaten da argazkiak egiten dituztenentzat. Horrek agerian uzten du, agian, argazkigintzaren abiadura handia. Azkarregi joaten garenean, ezinezko da ondo entzutea.

 

Hitzaldi honetan, Danyk bere osaba entzutetsuari egindako erantzun gabeko galderen eta ideien gainean jardungo dugu. Zelan egin, zelan idatzi eta originala izan, sare bateko kide izan barik. Zelan jakin norbera autorea izan daitekeen eta zelakoa izan nahi duen.

 

Istorioak kontatzea, kamera aurreko mundua interpretatzea hitzez, irudiz, soinuz edota objektuz edo egitura arkitektonikoez…, horiek guztiek osatzen baitute, muinez, abentura bera. Ikusiko dugu zer ekarpen egin dezakeen musikak argazkigintza ulertzeko, eta zer ekarpen egiten digun argazkigintzak entzuteko artea ulertzeko eta praktikatzeko. Une oro, tempo lasaian bidaiatuko dugu.

Óscar Molina (Madrid, 1962)

Laurogeiko hamarkadan hasi zen bideo, argazkigintza eta diseinu grafikoari lotutako proiektuak lantzen, eta horretan dihardu gaur egun ere. Hamarkada horretako amaieran, bere estudioa ireki zuen eta, halaber, irakaskuntzarekiko interesa piztu zitzaion. Harrez gero, mintegi eta tailer asko antolatu eta koordinatu ditu. Gaur egun, autore izateaz gain, klaseak ematen ditu argazkigintza eskoletan, arte zentroetan eta Espainiako unibertsitateetan.

 

Argazkigintzako bere proiektuen artean nabarmentzen dira Objetos (1987), Fotografías de un diario (1990-2008) Petite histoire du temps (2006-07) edo Hallar las siete diferencias (1990-2008).

 

Photolatente (1997-2013), Caja de Acuarelas (1991-2010), Silencio abierto (1996) edo Ammonites (2009) lanetan, argazkigintzaren ertzetara eroan ditu bere proposamenak, eta autorearen eta ikusleen rola eta estatusa esploratzen duten sormen prozesurako erdigunean dauden gaiak mahai-gaineratzea lortu du.

 

Bere lanak asko eta leku askotan erakutsi dira, esaterako, Spektrum Galeria (Zaragoza, 1992), Arte Ederretako Zirkulua (Madril, 1996), la Ancienne Couronne (Biel, Suiza 1998), Arte Garaikidearen Espainiako Museoa (MEAC, 1999), Ignacio Aldecoa Aretoa (Vitoria-Gasteiz, 2006), Torrelavegako Argazkigintzaren Zentro Nazionala (Santander, 2006), eta Gassendi Museoa (Digne, Frantzia, 2007).

 

Bilduma publiko zein pribatuetan ere topatu daitezke bere obrak, esaterako, IVAMeko Bilduma-funtsean, Promenade Museoan (Digne, Frantzia), Pasquart Zentroan (Biel, Suiza), edo, beste askoren artean, Madrileko Erkidegoko Argazkien Bilduman. Web pertsonala honakoa da: http://www.oscarmolina.com/.