Hitzaldia

La mirada latente
Aitor Ortiz

 

Azaroak 11, ostirala
17:00 – 18:30
Arte eta Historia Museoa

 

Argazki-sail bakoitzetik abiatuta, Aitor Ortizek 20 urtetako ibilbidean izan duen lan eremu zabalari buruz hitz egingo du. Halaber, bere jardunean, honakoak izango ditu mintzagai: fotografiatzen dituen lekuen arteko harremanak; irudiak manipulatzeko prozesuaren parte diren mekanismo kontziente zein inkontzienteak, besteak beste, begia (interpretazioa, enkoadratzea, testuingurutik ateratzea…), argazki kamera (fokatze/desfokatzea, distortsioa, optika, mugitzearen transmisioa…); eta garuna (gailu inperfektu baten mugak informazioa eta bere gaitasun enpirikoak interpretatzerakoan, esperientzia, kontzeptuak elkartzea…). Hau guztiau erakusgunera iristen denean, esperientzia fisikoak argazkien edukiak gainditzen ditu ikuslearen irudipenaren eta pertzepzioaren artean elkar eraginez.

Aitor Ortiz (Bilbao, 1971)

1995etik, arkitektura arloko argazkigintza lantzen du dokumentua bera gaindituz. Irudikapen fotografikoari lotuta doakion errealitatearen desegite eta transmutazioa erabiliz, Aitor Ortizek espazioa, arkitektura eta objektuarekin lan egiten du, abiapuntutzat hartzen baititu zenbait ikuskera eta ezagutza ezezagun azaltzeko.

Proiektu interesgarrietan parte hartu du, esaterako, Bilboko Guggenheim Museoa eraikitzeko prozesuaren (1995-1998) argazki-dokumentazioan. Not Vital artista suitzarrari bere obra (2012) gainbegiratzen eta argitaratzen lagundu zion. Philippe Prost arkitekto frantziarrarekin ere kolaboratu du Mémorial International Notre-Dame-de-Lorette (2015) proiektua argitaratzen.

Erakusketak direla eta, honakoak dira aipagarrienak: Pariseko Le Centquatre (2015); A Coruñako MACUF (2014); FOTOGRAFISKA; Stockholmeko The Swedish Museum of Photography (2011); Valladolideko Patio Herreriano Museoa (2009); Gasteizko ARTIUM Museoa (2006).

Bere lanak ikusgai daude Reina Sofia Museoan, Iberdrolan, Bilboko Guggenheim Museoan, Patio Herreriano Museoan, ARTIUM-en eta La Caixa Fundazioko Arte Garaikidearen bilduman. Web pertsonala honakoa da: http://www.aitor-ortiz.com/