‘Gizarte bat ez da bere basoak baino hobea’.
W.H. Auden

 

Seigarren edizioa honetan, Begira Photok naturari lotutako zikloari ekin nahi dio gure lurraldeen izaera ezagutarazteko. Beraz, “Basoa”, “Harria” eta “Ura” izango dira, hurrenez hurren, 2016, 2017 eta 2018an erakusketen bidez landuko diren gaiak.

 

Gaur egun, inoiz baino gehiago jabetu beharko ginateke gizakiok naturarekin dugun harremanaz. Zer egiten dugu basoekin? Erre egin ditugu, soildu, zikindu…

 

El lugar de los árboles, Frozen trees eta Arbolada erakusketak basoaren irudikapen fotografiko desberdinak dira. Bizi garen lurra zaintzeko beharraz ohartarazten digute