Mahai-ingurua

Egoera: argazkigintza garaikidearen kanona eta periferiak

Óscar Molina, Laura Terré eta Eduardo Momeñe. Moderatzailea: Rubén Ángel Arias

 

Azaroak 12, larunbata
12:00 – 14:00
Arte eta Historia Museoa

 

Mahai-inguru honen xedea bikoitza izango da: alde batetik, argazkigintza garaikidearen joeren mapa eraikitzen saiatuko gara. Bestetik, funtsean, ezagutzera ematen diren anbizio artistikodun argazkigintzako proiektuak ezagutzera ematen diren bideei buruz eztabaidatuko dugu. Beraz, ariketa deskriptibo eta panoramiko bezain kritikoa izango da. Eztabaida eman dadin, mahai-ingurua zenbait galderen, tentsioen eta polemiken gainean antolatuko da.

Eduardo Momeñe (Bilbao, 1952)

argazkilaria da, eta estetika fotografikoari buruzko artikulu eta saiakerak idatzi ditu. Ibilbide profesionalean leku garrantzitsua izan du argazkigintzaren irakaskuntzak; ikastaro, tailer eta mintegi asko eman baitu. Bartzelonako Nikon Galerian egin zuen estreinako erakusketa, 1974an.

 

Bere argazkiak bilduma publiko zein pribatuetan aurki daitezke, eta hainbat herrialdetan jarri ditu erakusketak. Vogue, Marie Claire, Elle edo Style aldizkariek moda irudiak, ilustrazioak edo erretratuak argitaratu dizkiote. Telebistako La Puerta Abierta telesailaren autorea da, baita Fotografías aldizkariarena ere; lan biak dira bere erreferente nagusiak. http://eduardomomene.com/ web gunean ikus daiteke obra guztia.

Laura Terré Alonso (Vigo, 1959)

Arte Ederretako doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Espainiako Argazkigintzaren Historia da bere espezialitatea. Ikerlana egin zuen, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, AFAL taldean ari ziren argazkilariei buruzkoa; eta Photovisionek argitaratu zuen 2006an: Afal (1956-1963) Historia del Grupo fotográfico.

 

Gaur egun, Reina Sofia Museo Nazionalerako (MNCARS) proiektu bat lantzen ari da; bertako areto batean, 2016ko otsailean, Afal taldeari dedikatutako erakusketa batekin inauguratu zen proiektua. Komisario lanak egin dizkie Espainiako argazkigintzako hogeita hamar bat autore emakumezko zein gizonezko ezagunenei, esaterako, Carlos Perez Siquier, Colita, Gonzalo Juanes eta Paco Gomezi. Bere aita Ricard Terreren artxibategia zaindu eta kudeatzen du. Bartzelonako Argazkigintza Dokumentaleko Zentroko bazkide sortzaileetako bat da, eta presidentea ere izan zen zazpi urtetan (2003-2010). Bertan, argazkigintza dokumentalari buruzko diskurtsoa gaurkotzeko proiektua egin zuen. Harrezkeroztik, komisarioa izan da  dokumentaletako autoreen erakusketa kolektiboetan; azkena “A Vista de Campanar” izan da, Vic Ciutat de la Cultura Catalana 2016 ekimenerako (2016ko otsaila). CCCBn garatutako TRAFIC, argazkigintzako esperientzia zuzendu du. 2000tik 2002ra, Art Contemporani als Centres Cívics: Art i Frontera proiektua koordinatu du, Bartzelonako Kultura Institutuaren laguntzarekin.

 

Kataluniako Generalitateko Kultura Kontseilari Ferran Mascarellen ekimenez eratutako argazkigintzako Adituen Taldean parte hartu du. Helburua izan da argazkigintzako politika publikoetarako lerroak ezartzea, baita gomendioak ematea ere beste egitasmo eta artxibategi publiko zein pribatuei buruz. Aldi berean, bigarren mailako ikasketen katedratikoa da, eta konpromisoa hartu du irudiaren didaktika berritzeko; horretarako, bada, materiala eta programak diseinatzeaz gain, irakasle berriak trebatzen ditu. Irakasle eta ikerlari jardutea erabakigarria izan zaio erakusketetako komisario lanak egiteko orduan, publikoaren esperientziak batzeko teknika eta baliabideekin entseguak egin izan ditu-eta.

Óscar Molina (Madrid, 1962)

Desde comienzos de los años 80 estudia música y trabaja en proyectos de vídeo, fotografía y diseño gráfico, realizando trabajos por encargo que combina con sus primeros trabajos personales. En 1987 inaugura su propio estudio de fotografía y en 1990 empieza a interesarse por la docencia. Desde entonces organiza y coordina seminarios y talleres especializados con fotógrafos de reconocido prestigio. Actualmente y en paralelo a su actividad como autor imparte clases, tutorías y conferencias en escuelas de fotografía, centros de arte y universidades españolas.

 

Entre sus proyectos fotográficos destacan Objetos (1987), Fotografías de un diario (1990-2008) Petite histoire du temps (2006-07) o Hallar las siete diferencias (1990-2008). En otros trabajos como  Photolatente (1997-2013), Caja de Acuarelas (1991-2010), Silencio abierto (1996) o Ammonites (2009) lleva sus propuestas a los márgenes de la fotografía planteando cuestiones centrales del proceso creativo que exploran el papel y estatus del autor e implican a un espectador activo.

 

Treinta años dedicados a la fotografía, con una relación diaria con la música, el diseño y el cine. Su trabajo se ha expuesto en numerosas ocasiones, entre otros lugares en la Galería Spectrum (Zaragoza, 1992), Círculo de Bellas Artes (Madrid, 1996), Ancienne Couronne (Biel, Suiza 1998), MEAC (Museo Español de Arte Contemporáneo, 1999), Sala Ignacio Aldecoa (Vitoria, 2006), Centro Nacional de Fotografía de Torrelavega (Santander, 2006) y Musée Gassendi (Digne , Francia, 2007).

 

Su obra se encuentra en diferentes colecciones públicas y privadas, como los Fondos de la Colección del IVAM), Musée-Promenade (Digne, Francia), el Centre Pasquart (Biel, Suiza), Colección de Fotografía de la Comunidad de Madrid o Géneros y Tendencias en los Albores del Siglo XXI (Alcobendas, Madrid) entre otras.

 

Web personal http://www.oscarmolina.com/

Rubén Ángel Arias (Zamora, 1978)

Ingurugiro Kimikako goi-mailako teknikaria da eta Filologia Hispanikoan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Espainiako eta Hispanoamerikako literatura eskolak eman ditu San Luis Potosíko (Mexiko) Unibertsitatean eta Maineko (AEB) Unibertsitatean. Azken horren berri No van trenes hacia el Penobscot izeneko blogean eman du, baita Penobscot 44/68 delako argazkien erakusketan (Montehermosoko Jauregia, 2015). Biak ala biak http://treneshaciaelpenobscot.blogspot.com.es/ atarian bisita daitezke.

 

Gaur egun Roberto Bolaño idazle txiletarrari buruzko doktore tesia egiten ari da.