Hitzaldia

Argazkigintza irudikatzea erakusketen bidez
Marta Dahó

 

Azaroak 12, larunbata
11:00 – 12:00
Arte eta Historia Museoa

 

Zer gertatzen zaio argazkiari erakusketa aretoan ikusgai ipintzen denean? Irudiak euskarri batetik bestera edota testuinguru batetik bestera, eten barik, mugitu ohi baditugu, erakusketak geldialdi bat ematen omen die; dakigunez, une hori aprobetxatu egiten da hipotesiak uztartzeko eta era askotako mezuak zabaltzeko. Hala ere, argazki guztiak ez dira izaten erakusgai muntaia iragankor horretan, beraz, eragina desberdina da batzuen eta besteen artean. Hain izaera iraungikorra duen erakusketak, zelan lagundu du, hain nabarmen, argazkigintzari buruzko diskurtso hegemonikoak eratzen? Argazkietako erakustaldirik handienak, zein ideia eman digu “argazkigintza” izenez ezagutzen dugun jardun multzo hori ulertzeko? Bestalde, zerbait ez ikusten lagundu al dute? Honako galderei eta erakusketen rolari buruzkoei erantzungo diegu hitzaldi honetan, izan ere, erakusketa batean izandakoan, argazkiek jasaten duten esanahi eraldatze-prozesu zailei buruz hausnartu behar dugu.

Marta Dahó (Milán, Italia, 1969)

Erakusketetako komisarioa, ikerlaria eta irakaslea (IDEP) da.  Artearen Historian lizentziatua da UABn (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), eta Masterra du Artearen Historiaren ikasketa aurreratuetan UBn (Bartzelonako Unibertsitatea). Art Globalization and Interculturality (AGI) Ikerketa Taldeko kidea da, eta 2012tik doktore tesia garatzen dihardu Marti Peran irakaslearen zuzendaritzapean honako gaiari buruz: argazkigintza jardunbideak eta paisaia modernitate globalean. Bere proiektuen artean ondorengoak dira nabarmenak: Stephen Shore-ren (Mapfre Fundazioa, 2014) eta Graciela Iturbideren (Mapfre Fundazioa, 2009) atzera begirakoak, eta bai  Agroperifèrics (Huarte Zentroa, 2014), An idea of Europe (Fotofreo Festibala, 2010) eta Talent Latent (Scan Festibala, 2008) ere.