| Materialtasuna objetibotasuna eta originaltasuna: reloaded
15327
page,page-id-15327,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-theme-ver-7.5,wpb-js-composer js-comp-ver-4.5.3,vc_responsive

Hitzaldia
Materialtasuna objetibotasuna eta originaltasuna: reloaded

 

Moritz Neumüller

Larunbata | 17-18 h.

Gaur egun egiten diren argazki gehienek sekula ez dute argia ikusten, kutxa beltzean ez bada, alegia, irudi horiek ez dira jaio egiazko munduaren objektu gisa, pantailaren beste aldean. Bada autoreen argazkigintza elitistagoa, eta mundu horretan, argazkigintza ondorengoak edo argazkigintza 2.0k jatortasunaren mitoa apurtu du eta found photography proposatu dute metodologia nagusi. New Yorkeko MoMA-ren argazkigintza arloko komisario nagusi Quentin Bajac-en esanetan, argazkigintzaren eta museoetako aurkezpenen etorkizuneko erronka eremuaren immaterialtasuna izango da. Bestalde, antzinako prozesuak berpizten hasi dira, eta garai digitalean hezitako ikasleek gero eta interes handiago dute teknologia analogikoei buruz. Argazkigintzaren alde nabarienarekiko  interes hori eragilea da argazki-liburuaren eta ukimenezko argazkigintzaren gainean dagoen booma. Azken hori, irudi estereoskopiko bitik sortutako teknika berria baita. Hiru dimentsiotako irudiak egin daitezke 3D inpresora batean ukimenaren bidez, eta argazkia ulertzeko era berria dakar. Edozeinentzat da eskuragarria, itsuentzat ere bai.

Moritz Neumüller (Linz, Austria, 1972)

Moritz Neumüller (Linz, Austria, 1972). Artearen Historian eta Ekonomian lizentziatua da, eta eremu berriei buruzko diziplinarteko Doktoretza Vienako Unibertsitatean. Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du. New Yorkeko Museum of Modern Art-entzat eta Madrileko PHotoEspaña festibalarentzat lan egin du. Gaur egun  Dublineko PhotoIreland festibaleko Curatorial Advisor-a da, eta komisario nagusia Aarhus-eko (Danimarka) PhotobookWeek-en. Bartzelonako IDEP-en ari da irakasle eta Madrileko IEDko argazkigintza saileko zuzendaria ere bada.

Komisario independente gisa, argazkigintza eta arte digitala dira bere lan eremuak bienaletan, festibaletan eta nazioarteko museoetan. 2010etik,  The Curator Ship plataforma digitala kudeatzen du, ikuste-arteen esparruan ari diren artista eta komisarioentzako tresna baita.

2009tik, Neumüller saiatu da sormen adierazpen horiek ahal denik eta publiko gehienengana helarazten, alegia, ikusmen eta adimen arazoak dituztenei ere egokitzen ari baita. Kultura eta ezagutza guztiongana iritsarazteko ahalegin horren adibidea da ArteConTacto ekimena. Artera iristeko proiektu hau MuseumForAll.eu plataformarekin osatzen da, Bartzelonako Design For All Foundation-arekin elkarlanean.

Egungo lanen artean, batetik, alemanez eta gaztelaniaz idatzitako poema liburu bat dago, errealitatea areagotzen duen aplikazio interaktibo batek lagunduta, eta bestetik, Routledge argitaletxe amerikarrak enkargaturiko liburu bat, argazkigintzari eta ikuste-kulturari buruzko gida bat, non nazioartean ezagunak diren 35 autore agertuko diren; 2016an argitaratuko da