| Javier Vallhonrat
15125
page,page-id-15125,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-theme-ver-7.5,wpb-js-composer js-comp-ver-4.5.3,vc_responsive

Hitzaldia
Lekuak eta bilbeak

 

Javier Vallhonrat
Larunbata 14 | 11:00-12:00

Azken urteotan garatu dituen proiektuen (Lugares Intermedios, 1999, ETH, 2001, Acaso, 2001-2003, La senda y la trama, 2014, Interacciones, 2011-2015) bidez, Vallhonratek aurrerabideko gizarteak duen eraginean ipini du bere interesgunea, XIX. mendetik XX.erako igarotze horretako naturan, bizian, hain zuzen ere; eta horretan jarraitzen du gaur egun.  Modu zabalagoan erabili ditu ingurunearen irudiak gatazkak edo tentsioak azaleratzeko, esaterako, kulturaren eta naturaren artekoak edo aurrerabidearen eta naturaren artekoak. Aldi berean, ardura handia jarri du aipaturiko nozioak bideratzeko erabiltzen diren irudiak eta hizkuntza aztertzen, eta horretarako desadostasun edota paradoxa egoeretan ipini ditu.

Garatu dituen proiektuak aurrerabidearen, neurriaren eta garapen zientifiko edota teknologikoren inguruan burutu ditu; eta ingurunearen eta sistema soziala eta teknologikoaren artean gertatzen diren eraldatze, disfuntzio eta paradoxak aztertzen ditu, horiexek dira-eta naturaren kaosa zuzentzeko erabiltzen diren ordena-ereduak. Aipaturiko iragarpen eta kontrolen paradigmen gainean eraikitako proiektu moderno eta handiaren adierazpenak behatu nahi zituen. Mundu segurua eta iragargarria bermatzeko zientziaz eta teknikaz lagunduta, mendebaldeko gizartea natura otzantzeko egiten ari den itzelezko esfortzuak eragiten ditu desadostasunak, efektuak eta zaratak; eta onartu eta bere gain hartu nahi ez baditu ere, bereak ere badira.

Javier Vallhonrat (Madrid,1953)

Javier Vallhonrat (Madrid, 1953) Lizentziatua da Arte Ederretan eta Psikologian.

Argazkigintza aukeratu zuen adierazpen eta ikerketa bide pribilegiatutzat eta bere mugak aztertu ditu hizkuntza gisa. Izan ere, hizketan ipini du pinturarekin, bideogintzarekin, performancekin, hitzarekin edo instalazioarekin.

Hiru hamarkadetan, bere obra garatu izan du eta, aldi berean, irakaskuntzan aritu da klaseak ematen Austrian, Belgikan, Kanadan, Espainian, Frantzian, Finlandian, Italian, Japonen, Mexikon eta Erresuma Batuan; gaur egun sortze-prozesuei buruzko ikastaroak ematen ditu.

Azken urteotan, goi-mendietan ibili da lanean, baldintza eta prozesu geoklimatiko bereziak ematen diren lekuetan, hain zuzen ere. Epe luzerako proiektuak egin izan ditu, eta gaur egun ere horretan dihardu.

Bere lanak munduko museo eta erakunde askotan izan dira erakusgai; halaber, bildumak topa ditzakegu Madrileko Reina Sofia Museoan, Gran Duc Jean de Luxenburgo Museoan edo Filadelfiako Arte Modernoaren Museoan, besteak beste.

Bere lanaren 13 monografia argitaratu dira. Hainbat sari jaso ditu, hona hemen aipagarrienak: Argazkigintzaren Sari Nazionala, Madrileko Komunitateko Argazkigintzaren Saria, Madrileko Udaleko Argazkigintzaren Saria eta PhotoEspañako Bartolome Ros Saria.