Argazkilaritza mintzagai
Argazkilaritza mintzagai irudi fotografikoaren jardute artistikoari buruz pentsatu, debatea egin eta eztabaidatzeko espazioa da, diziplinarteko ikuspegitik begiratuta. Halaber, argazkigintza garaikidea sortu, kudeatu, irakatsi, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukerak aztertzeko agora bat da. Hau guztiau, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez egiten dugu; aurtengoetan, parte hartuko dute ondorengo adituek: Bego Antón, Francisco Baena, Juan Peces, Mónica Lozano eta Jon Gorospe.
Azaroak 17, ostirala, eta 18, larunbata
Kurutzesantu Museoa
Durango (Bizkaia)