Jose Guerrero Zentroko zuzendaria da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, 1990ean. Arteetako teoriaren eta estetikaren Masterra egin zuen 1992an, IETAn; eta Filosofia eta Letretan doktoretza Madrileko Unibertsitate Autonomoan, 1996an, La huella de la luz. Una teoría para el texto fotográfico tesiarekin, Jesus Gonzalez Requenaren zuzendaritzapean. Kulturaren industriako zenbait arlotan lan egin du, hala nola, argitalpenetan, musikan, arte eszenikoetan, arte ederretan… Hezkuntzan ere aritu izan da, bigarren hezkuntzan, unibertsitatean, erakunde publikoetan mintegietan… 1999an, Granadako Diputazioko Kultura Sailean hasi zen lanean Zerbitzu Kulturaletako goi-mailako Teknikari gisa. Hasieratik ari da, han, erakusketak koordinatzen Jose Guerrero Zentrorako eta Gabiako Kondeen Jauregirako. Komisario lanak egin ditu aipatutako areto bietan eta beste zenbaitetan, honako erakustaldi hauetan: Huellas de luz granadina 2000an; Santiago Ydáñez, 2001ean; Manuel de Falla eta la Alhambra, 2005ean; José Guerrero: Los años primeros, 2009an; Cromocronías. Poéticas del color en la imagen-tiempo, 2010ean; Jesús González Requena: Escenas fantasmáticas, Un diálogo secreto entre Alfred Hitchcock y Luis Buñuel y Domingo Zorrilla: Intemperies, 2011n; Paco Pomet: Contra a Inercia, 2012an; José Guerrero: The Presence of Black, 2014an, eta José Guerrero: Del relámpago el fulgor, 2016an. Ehunka artikulu argitaratu ditu katalogo, aldizkari, akta eta liburu kolektiboetan, batez ere, berak antolatutako erakusketei buruzkoak, Jose Guerrerori buruzkoak, bertako artista sortu berriei buruzkoak, nazioarteko artistei buruzkoak, eta estetika, argazkigintza eta zineari buruzkoak. Bost liburu publikatu ditu: Vendas para los ojos (2007), Olor a sangre en la nariz (2010), Luz corriente (2014), Eco oscuro (2016) eta Avery Jones (2017).