Hitzaldia

The Paramount Mountain. Eszenografien arteko ibilaldia, abenturak eta sublimazioa helburu

Francisco Baena

11.30ean

 

 

Lausanako Musée de l’Elyséek, martxoan, erakusketa bat aurkeztu zuen. Bertan, argazkilaritzak mendiko paisaia asmatu zuelako ideia garatzen da. Jakina, sublimearen kontzeptuari lotutako margolaritza erromantikoaren ikonografia jaso zuen. Baina egiazkoaren beste irudikapen batzuetan gertatzen den eran, erakusketaren izaera dokumentalak ageriak utzi zituen ordura arte inoiz ikusi gabeko xehetasunak eta ikuspuntuak. Horri esker, lehenagoko imajinagintzaren zenbait gehiegikeria zuzendu ziren. Baina haren ahalmen positibistari esker, hierofaniazko egoerak agerian utzi ziren, eta sinestarazi ziguten beharrezkoa dela handitasun hori babestea.

 

Hollywoodeko estudio aitzindarienetako batek, bere izenarekin, handitasun – Paramount – promesa egiten zuen mendi bateko perfila aukeratuta, eta haren behealdean inoiz filmaturiko abentura handienetakoak bizi izan dira. Nabari agertzen zen Indiana Jones-en lehen pelikulan eta, halaber, produktorearen historiari omenaldia egin zitzaion. Era berean, alegia, kontakizun eta aparatu anitzenetakoak uztartuz, egungo zenbait argazkilarik (besteak beste, Jose Ramon Ais, Sergio Belichon edo Fernando Maselli) argazkigintzaren ia mende biko ibilbidea duen sublime garaikide bateko irudiak konposatu dituzte, eta are urrunago jo dute mendiko paisaia aberastu eta inoiz ez bezalako eskala emateko.

Mattherhorn, 2006, serie Photo Opportunities, © Corinne Vionnet

Francisco Baena (Madrid, 1967)

Jose Guerrero Zentroko zuzendaria da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, 1990ean. Arteetako teoriaren eta estetikaren Masterra egin zuen 1992an, IETAn; eta Filosofia eta Letretan doktoretza Madrileko Unibertsitate Autonomoan, 1996an, La huella de la luz. Una teoría para el texto fotográfico tesiarekin, Jesus Gonzalez Requenaren zuzendaritzapean. Kulturaren industriako zenbait arlotan lan egin du, hala nola, argitalpenetan, musikan, arte eszenikoetan, arte ederretan… Hezkuntzan ere aritu izan da, bigarren hezkuntzan, unibertsitatean, erakunde publikoetan mintegietan… 1999an, Granadako Diputazioko Kultura Sailean hasi zen lanean Zerbitzu Kulturaletako goi-mailako Teknikari gisa. Hasieratik ari da, han, erakusketak koordinatzen Jose Guerrero Zentrorako eta Gabiako Kondeen Jauregirako. Komisario lanak egin ditu aipatutako areto bietan eta beste zenbaitetan, honako erakustaldi hauetan: Huellas de luz granadina 2000an; Santiago Ydáñez, 2001ean; Manuel de Falla eta la Alhambra, 2005ean; José Guerrero: Los años primeros, 2009an; Cromocronías. Poéticas del color en la imagen-tiempo,  2010ean; Jesús González Requena: Escenas fantasmáticas, Un diálogo secreto entre Alfred Hitchcock y Luis Buñuel y Domingo Zorrilla: Intemperies, 2011n; Paco Pomet: Contra a Inercia,  2012an; José Guerrero: The Presence of Black, 2014an, eta José Guerrero: Del relámpago el fulgor, 2016an. Ehunka artikulu argitaratu ditu katalogo, aldizkari, akta eta liburu kolektiboetan, batez ere, berak antolatutako erakusketei buruzkoak, Jose Guerrerori buruzkoak, bertako artista sortu berriei buruzkoak, nazioarteko artistei buruzkoak, eta estetika, argazkigintza eta zineari buruzkoak. Bost liburu publikatu ditu: Vendas para los ojos (2007), Olor a sangre en la nariz (2010), Luz corriente (2014), Eco oscuro (2016) eta Avery Jones (2017).