Argazki-liburu bat ez badut egiten, ez naizela dirudi

Txema Salvansek zuzendutakoa


Azaroak 4 eta 5
Pinondo Etxea
Durango (Bizkaia)

 

Argazki-liburu bat ez badut egiten, ez naizela dirudi tailerraren bidez, argazkigintzarekin dugun harremanari buruzko gogoeta egin gura du. Barne-erantzunak emango dizkigun garrantzi handiko galderak dira, gai izan gaitezen gure lana era koherenteagoan bideratzeko.

Tailerrean, Txema Salvansek argazkigintzako bere proiektuak erakusteaz gain, irudi multzoak liburu bihurtu arteko prozesua azalduko du, alegia, produkzioaren zehazpenak, kontzeptua eta diseinua. Parte-hartzaileen lanak ere aztertuko ditu argazki-liburu bat sortzeko lagungarri diren gomendioak emateko xedeaz, planifikatu, sortu eta argitaratzeko urratsak azalduko baititu. Bere bi argazki-liburu berriak aurkeztuko ditu, RM argitaletxearekin egin duen The Waiting Gameren bigarren zatia eta Mack argitaletxe ingelesarekin egindako My Kingdomen laugarrena.

Noiz


Azaroak 4 eta 5, larunbata eta igandea.

 

Iraupena


12 ordu
Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 -20:00 / Igandea: 10:00 – 14:00

 

Lekua


Pinondo Etxea
Durango (Bizkaia)

 

Parte-hartzaile kopurua


Gehienez, 12.

 

Prezioa


75 €. Tailerra amaitzen denean, egiaztagiria emango zaio egin duenari.

 

+ info


+34 658 708 264
info@begiraphoto.com

© Estela de Castro

Benetako gertaeretan oinarrituta

Txema Salvansen hitzaldia


Azaroak 3, ostirala
BilbaoArte, 19:00
Bilbao (Bizkaia)

Tailerrarekin hasi baino lehenago,  Txema Salvansek Benetako gertaeretan oinarrituta hitzaldia emango du. Sarrera librea izango da, doan, aretoaren aforoa bete arte. Benetako gertaeretan oinarrituta delako hitzaldian, Salvansek bere obrari buruzko ibilbide bisuala eta komentatua egingo du. 20 urteko lan pertsonala Espainiako Mediterraneoko gaur egungo aisialdia aztertzen.

Txema Salvans (Bartzelona, 1971)

Txema Salvans (Bartzelona, 1971) argazkigintza dokumentalistan formatutako europar belaunaldiko sortzailea da; belaunaldi irekia eta bere buruaz segurua, langile tematiek osatutakoa. Begirada orekatuaren zein irmoaren bidez, Salvansek denboratxoa daroa erakusten, mendebaldeko gizartean, gure inguruan bizitzeko dugun era bitxia, paisai utopikotik gero eta urrunago, hain zuzen ere.

 

Biologia ikasketak utzi eta argazkigintza ikastera joan zen, beka baten bidez, New Yorkeko ICP-ra. Handik, berriro ere beka baten bidez, Olivero Toscanik zuzendutako La Fábricaizeneko arte-ikerketaren zentrora joan zen.

 

Bartzelonara itzulitakoan, 1997 FotoPres lehiaketaren lehen saria irabazi zuen lan birekin. Harrezkero, Espainiako Mediterraneoko gaur egungo aisialdia aztertzea izan da Txema Salvansen lan nagusia, eta horretan dihardu.

 

Bere lana Espainia eta Europako zenbait museotan erakutsi eta saritu dute. Nice to Meet You izeneko bere liburuari argazki-liburu onenaren saria eman zioten 2005eko PhotoEspaña festibalean. Bigarren liburuari, The Waiting Game tituludunari, latinoamerikar lan onenaren saria eman zioten, RM argitaletxeak publikatu zuen eta Laus Oro saria eman zioten diseinuagatik. Duela gutxi, Museum fur photographie Brunswick museoak atzera begirako erakusketa bat dedikatu dio.

 

2017an, The Waiting Game liburuaren bigarren zatia aurkeztuko du eta My Kingdom liburuaren laugarren atala. Gaur egun, enkarguzko lanak egiten ditu, klaseak eman eta tailerrak antolatzen ditu espainiar Mediterraneoko dokumentazio sistematizatuaz baliatuz.