Frozen trees

Imanol Marrodán

 

Urriaren 25etik azaroaren 12ra

Zelaieta zentroa

Amorebieta-Etxano

 

Zuhaitzak, izaki bizidun apartak. Hor ageri dira beti, zuhur, isilik, nabarmendu barik, agian mugitu ezin direlako. Isilak, fidakorrak…, sendoak eta gogorrak dira, baina era berean, zaurgarriak eta babesgabeak, eta hala ere, oso handia da haiekin dugun mendekotasuna. Haien izatea duina da erabat. Jaio diren lekutik sekula mugituko ez diren izaki bizidunak dira, inguruaren aldaketa askoren lekuko. Adarrak emeki zabalduz, bizia emateko oxigenoa eragiten dute.

 

Protagonista geldoak, denboraren igarotze mutuak, zuhaitzek natura zorrotz eta etengabe eraldatzen duen erritmo geldoari eta kontenplazioari buruzko gogoeta eragiten digute. Aurrez aurre, ordea, gizakiak sortutako sistema artifizial baten eromenezko erritmoak ez digu gogoetarik egiten uzten, eragotzi egiten digu hausnartzea ia igarri ezin dugun denboraren abiadurak galarazitako balioen eta identitateen garrantziari eta izateari buruz. Erritmo geldoa, geldia, arretaz pentsatu eta, berriro ere, sentitzen ikasteko; horixe esaten omen digute zuhaitzek ageriko gelditasun sotilez.

 

Zuhaitzek, elurrak, izotzak eta behe-lainoak denboragabeko atmosfera estatikoa eta kontenplaziozkoa osatzen dute, etenda dagoen denboraren gisan, eta kontrastean dago zuhaitzekin beraiekin, bizitzaren ziklo naturala osatzen duten urtaro batetik besterako aldaketaren mende dauden izaki bizidun horiekin, hain zuzen ere. Muturreko balditzetan hibernatzeak are gehiago uzten du nabarmen denboraren halabeharrezko igarotze geldoa. Hor segituko dute, oraindik, gu joaten garenean, eta berriro bihurtuko dira haztarazi zituen lur bera.

Izaki horien balio eta garrantzia nabarmentzea da proiektu honen helburua, ezagutaraztea, bisitatu ahal izatea, hazte prozesua eta eraldaketa geldoa kontenplatzea beraien inguru naturalean.

 

Frozen trees arte eta naturari lotutako Anboto izeneko proiektu konplexu eta sakonaren osagarri bat gehiago da.  Bost urteko lana izan da eta, gaur egun ere, ideiak sortzen ari da.Paisaiari buruzko azterlan honek argazki-liburu formatua hartu du. Informazio zehatza honako webgunean:www.anboto.airplace.org