Friederike eta Noctis Photobooks argazki-liburua aurkeztea
Jesús Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitia
19:00 | Arte eta Historia Museoa
Durango
Jesús Mari Arruabarrenak Friederike bere argazki-liburuaren berri emango du eta Txelu Angoitiak Noctis Photobooks proiektu berria aurkeztuko du.
Friederike lanak mediku nazi baten bizitza kontatzen du. Bigarren munduko gerra amaitutakoan, Espainiara etorri eta bertan gelditu zen identitate faltsuaz. Iragan beltz eta izugarria atzean utzi ondoren, egun batetik bestera, herri lasai bateko mediku bihurtu zen. Chipionan, urte batzuetan, mediku lanak egiten izan ondoren, Tangerera joan zen Gerrarteko garaiaren aldi berean. Susmorik gabeko oraina eraikitzen saiatu zen arren, bere izaerak kontrabandora eraman zuen. Bizitzaren azken urteak Madrilen eman zituen, iraganetik ihes egin ezinik.
Lan honekin, Jesús Mari Arruabarrenak iheslari baten eleberri itxurako biografia birsortu nahi du eta, bidez batez, bizitza bikoitzaren ezaugarriei buruzko gogoeta egin.