Arte Ederretako doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Espainiako Argazkigintzaren Historia da bere espezialitatea. Ikerlana egin zuen, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, AFAL taldean ari ziren argazkilariei buruzkoa; eta Photovisionek argitaratu zuen 2006an: Afal (1956-1963) Historia del Grupo fotográfico.
Gaur egun, Reina Sofia Museo Nazionalerako (MNCARS) proiektu bat lantzen ari da; bertako areto batean, 2016ko otsailean, Afal taldeari dedikatutako erakusketa batekin inauguratu zen proiektua. Komisario lanak egin dizkie Espainiako argazkigintzako hogeita hamar bat autore emakumezko zein gizonezko ezagunenei, esaterako, Carlos Perez Siquier, Colita, Gonzalo Juanes eta Paco Gomezi. Bere aita Ricard Terreren artxibategia zaindu eta kudeatzen du. Bartzelonako Argazkigintza Dokumentaleko Zentroko bazkide sortzaileetako bat da, eta presidentea ere izan zen zazpi urtetan (2003-2010). Bertan, argazkigintza dokumentalari buruzko diskurtsoa gaurkotzeko proiektua egin zuen. Harrezkeroztik, komisarioa izan da dokumentaletako autoreen erakusketa kolektiboetan; azkena “A Vista de Campanar” izan da, Vic Ciutat de la Cultura Catalana 2016 ekimenerako (2016ko otsaila). CCCBn garatutako TRAFIC, argazkigintzako esperientzia zuzendu du. 2000tik 2002ra, Art Contemporani als Centres Cívics: Art i Frontera proiektua koordinatu du, Bartzelonako Kultura Institutuaren laguntzarekin.
Kataluniako Generalitateko Kultura Kontseilari Ferran Mascarellen ekimenez eratutako argazkigintzako Adituen Taldean parte hartu du. Helburua izan da argazkigintzako politika publikoetarako lerroak ezartzea, baita gomendioak ematea ere beste egitasmo eta artxibategi publiko zein pribatuei buruz. Aldi berean, bigarren mailako ikasketen katedratikoa da, eta konpromisoa hartu du irudiaren didaktika berritzeko; horretarako, bada, materiala eta programak diseinatzeaz gain, irakasle berriak trebatzen ditu. Irakasle eta ikerlari jardutea erabakigarria izan zaio erakusketetako komisario lanak egiteko orduan, publikoaren esperientziak batzeko teknika eta baliabideekin entseguak egin izan ditu-eta.