Argazki-liburuak adierazpen eta sustapen tresna ezin hobea izaten ari dira argazkilarientzat. Ekoizpena eta hedapena haziz doa, baita euskarri honekiko interesa ere. Gorako joera hori geldiezina da nazioarte mailan. Biderkatu egin baitira autoredun argazki-proiektuetako argitalpenei bideratzen zaizkien azokak, festibalak eta sariak.
Ikuspegi berri honen eragile nagusiak bi dira: liburuak ekoizteko erabiltzen diren teknologia aurreratuak eta produktua hedatzeko, banatzeko eta eskuratzeko Interneten bidezko kanal berriak. Honek guztiak lagundu egin du argitaletxe txiki eta ertainak sortu daitezen, gehienak autoreek beraiek bultzatuta eta kudeatutakoak. Halaber, argazkigintza arloko merkatuaren dinamizatzaile lana egin dute.
Argazki-liburuen aurkezpena
Urriak 20, osteguna, 18:00tik 20:30era
Arte eta Historia Museoa
Sanagustinalde kalea, 16
Durango