| Mira Bernabeu
15132
page,page-id-15132,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-theme-ver-7.5,wpb-js-composer js-comp-ver-4.5.3,vc_responsive

Hitzaldia
Mira Bernabeuren lanaren eszena autobiografikoak

 

Mira Bernabeu
Igandea 15 | 11:00-12:00

Mira Bernabeuk osagarri autobiografikoren bat azaleratzen duten proiektuen analisia egiten du. Artista bera edota bere familia eszenaren protagonista ageri den lanak aztertzen ditu. Ukaezina da lan-sorta horiek ezin daitezkeela besteetatik banandu, izan ere, gizartearen portaerari buruzko ikerketa lineala eta mailakatua da Mira Bernabeuren lana. Alabaina, okasiorako, Mirak bere egoera pertsonala zein familiarra erakusten dituzten proiektuen gainean eztabaidatu nahi izan du, beti ere, gaur egun Espainian puri-purian dauden gaien aurrean: egoera politikoa, ekonomikoa edota erlijiosoa. Esan bezala, inguru hurbileneko talde txikia, bere familia, erakusgarri hartuta, Mirak, azterketa sakona egiten du gizaki garaikidea definitzen duten izaera unibertsalei buruz.

Miraren proiektuak ez dira interesgarriak sortze-estetikoagatik bakarrik, izan ere, garrantzi handiagoa du ikuspegi sozialak, interesa baitu gizon-emakumeen alde psikologikoa eta antropologikoa eta ondokoekin ditugun harremanak aztertzeko; baina beti ere, arteak ematen dizkion aukeretatik abiatuta. Talde-argazkien bidez, Mirak gizon-emakumeen azterketa antzerkitsua nabarmentzen du. Eszenaratze horietan bat egiten dute balio moralek eta erlijiosoek, eta psikoanalisia eta hezkuntza arloko teoriek ere. Performance gisako eszenatoki biluzi eta ilun horietan zalantzan jartzen ditu publikoaren eta pribatuaren mugak. Bere proiektuekin gaur egungo egoera soziala, ekonomikoa, kulturala eta politikoa zehatz islatu nahi du. Beharbada, hartu duen bide horretan zerikusia dute egindako ikasketek: Arte Ederrak (Valentziako UPVn eta Goldsmiths Collage, M.A. Londresen) eta Psikologia Valentziako UPVn

Mira Bernabeu (Alicante-Valencia, 1969)

Mira Bernabéu  (Alicante-Valencia, 1969). Valentzian bizi eta lan egiten du. 2006tik Mirak aldi berean ari da bide artistikoan eta Espaivisor –Visor Galeria zuzentzen. Alde bietako jardute horri esker, Espainian dauden profesional gutxienen artean, esan daiteke arte garaikidea ondoen ezagutzen dutenetakoa dela. Beraz, artista eta galerista da afizioz eta ofizioz.

Azpimarratzekoak dira jarri dituen bakarkako erakusketak zenbait galeria eta erakundetan: Fernando Pradilla, Madril. Alarcón Criado, Sevilla. Trayecto Galeria, Vitoria-Gasteiz. Valle Ortí, Valentzia. T20, Murtzia. Rosa Santos, Valentzia. Fúcares, Almagro. Jibby Beane, Londres. Centro del Carmen, Valentzia. Sala C Arte C, Madrileko Unibertsitate Konplutensea. Kultura Garaikidearen Zentroa – Octubre, Valentzia. Fotoencuentros 08, Murtzia. Fundació Espais, Girona. Sala Parpalló. Valentziako Diputació. DA2, Salamanca. Casal Solleric, Palma de Mallorca. Gabiako Kondeen Jauregia, Granada. Metrònom, Bartzelona. Museu Universitat Alacant.

Erakusketa kolektiboak, ordea, honakoak izan dira: Centre d’Art la Panera, Lleida Galerie Nord Kunstverein Tiergarten, Berlin. Marcelino Botín Fundazioa, Santander. Photoespaña 1999-2008, Madril. MUSAC, Leon. ARTIUM, Vitoria-Gasteiz. University Of Souther Kalifornia, Los Angeles. Experimental Art Foundation, Adelaide. La Casa Encendida, Madril. Australian Center for Photography, Sydney. Telefónica Fundazioa, Madril. Apex Art, New York. “Para-site”, Brusela, Belgika. Royal College of Art, London. M.A. Degree Show 95, Goldsmiths, Londres. Chisenhale Gallery, Londres eta I.C.A. Londres.