Hitzaldia
Antzerki jitea, performance eta argazkilaritza. Hirukiaren zirrikituetatik bidaiatzen.
Iratxe Hernández Simal
17,30 – 18,30 h.
Iratxe Hernández Simal
17,30 – 18,30 h.
Azken hamarkadetan diziplina artistikoen mugen horrenbeste joan dira hedatzen eta itxuragabetzen nonahi ugaritu egin direla elkarrekiko isuria, tirabirak eta ebakitze eremuak. Antzerki eta performance jiteen oinarrizko nozioetatik abiatuta, pasadan mendearen erdikaldetik gaur egun arte argazkilaritzarekin izandako hartu-eman eta rolen tartean bidaiatzea proposatzen dizuet. Paisaia arte erakunde eta esparru akademikotik gauzatu diren artelan, artista eta ikuspegi esperimental anitzei zabalduko da. Bon voyage!
Iratxe Hdez. Simal. Bilbon jaiotako artista bisual eta eszenikoa, bertan sortzen eta ikertzen jarduten da egun. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederretako Graduan eta Master en Arte Contemporáneo,Tecnológico y Performativo-n (MACTP) Irakaslea. Arte Ederretako Lizentziatua eta Doktoregai (UPV-EHU). Universidad de Barcelona, Les Heures (UB)-eko Master Kudeaketa Kulturalean. ARTEBI akademian Antzezpenean Diplomatua. Zenbait erakusketetan parte hartu izan du performer giza, besteak beste Islas Flotantes (Bilbo-Palermo, 2013) edota Reflejos (Santander, 2014) azkenekoz. Ikustentzuneko eremuan Mikel Rueda-ren “Izarren Argia” (2010) eta “A Escondidas” (2014), Francisco Avizanda-ren “Sapos y Culebras” (2014) luzemetraiak aipatu daitezke.