Dena da iturri
Pablo Trenor
Arte eta Historia Museoa
Azaroaren 10etik 29ra
Pablo Trenor
Arte eta Historia Museoa
Azaroaren 10etik 29ra
“ez dago ispilurik; dena da iturri”
Abel Martín, “Los complementarios”
Dena da iturri hurbilen ditugun gauzei, naturaren indarrari, organikoari eta erradikalari buruzko hausnarketa eta aurkikuntza prozesuaren zati bat da.
Dena hasten da, badoa eta berriro hasten da. Dena da garrantzitsua hustearen prozesuan eta inportantearekin jabetze horretan.
Maitasuna, argia, gerizpea, etxea, hizkuntza, azala, zuhaitza, harria, elkarrizketa, mendia, erreka, iturria, indarra, distira, hitza, basoa, aterpea, tinta, papera, isiltasuna, bidea, zurrumurrua, airea, musika, hotza, mina.
Arte eta Historia Museoa
Sanagustinalde kalea, 16
Pablo Trenor (Oviedo, 1979). Argazkigintza ikasi zuen Granadako Arte Eskolan eta Artearen Historia Granadako Unibertsitatean. Bere lanari esker, hainbat sari jaso ditu, hala nola, Fotokazetaritzako saria ARCO 07an eta DESANCAJA 2009an. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du; azpimarratzekoak dira 2010eko Kordobako Eutopia Festibalekoa Síntesis lanarekin eta DESENCAJA 2011n Almeriako Museoko El estanque koadernoarekin egin zituenak. 2013an egin zuen bakarkako lehen erakusketa Granadako Alhambra Antzokian Centro lanarekin. Laura Covarsiren Dobladillos de canela y tinta china argitalpen-egitasmoan parte hartu du La mujer de Modigliani lanarekin ( 11. Dobladilloa). Bere lanaren proiekzioa egin du Emulsión Sur-en (Getafe), Instant Coffees-en (Bristol, Inglaterra), Begira Photon (Durango) eta El Trapichen (Granada). Argazkigintza tailerrak antolatu eta eman ditu: Nocturna (2009, 2010) eta Donde empieza la sombra (2012) Pablo Lopez argazkilariaren batera, eta Las intermitencias (2014). Bestalde, 2012an UGR-ren Fotodokumentalgintzaren IV. edizioan parte hartu zuen El tiempo habitado hitzaldia emanez. 2015etik El Trapiche kolektiboko kidea da Leo Simoes eta Carmen Rivero argazkilariekin batera, eta Granadako SUMA, Un día de fotografía egitasmoaren koordinatzailea da beste argazkilari eta kolektiboekin batera. Bere lana http://eltiempohabitado.blogspot.com.es web gunean ikus daiteke.