Begira Photo
Azaroaren 10etik 29ra
Durango (Bizkaia)
Begira Photo Kinua Argazki Elkarteak bultzatutako kultur egitasmoa da. Helburu nagusia da argazkigintza garaikidea sustatu eta hedatzea, baita gaur egun bizi duen egoera aztertzea ere, ikuspuntu desberdinetatik landuta.
Festibala 2011n hasi zen eta, ordutik hona, era askotako programazio artistikoa izan du, besteak beste, erakusketak, tailerrak, argazki-liburuen aurkezpenak eta hitzaldiak. Ekintzok Arte eta Historia museoan eta Durangoko beste gunea batzuetan egin dira. Argazkigintza hedatu, sustatu, ikertu, kudeatu eta sortzeko aukerak aztertzeko gune bat da.
V. edizio honetan Begira Photok hiru erakusketa berri eskaintzen ditu: Pablo Trenorren Dena da iturri, Jon Gorosperen Leihoen abiadura, eta Gara Ros Boisier eta Leo Simoesek zuzendutako argazkigintza-proiektu parte-hartzailea. Horiez gain, zenbait hitzaldi emango dituzte argazkigintza arloko adituek Argazkigintza irudikatu goiburua ardatz hartuta. Asmoa da artearen sorkuntzari eta irudi fotografikoari buruzko pentsaera garaikidea sustatu eta hedatzea.