Argazkiari diziplinarteko ikuspegitik begiratzen dion jardute artistikoari buruzko espazioa, pentsamendurako, debaterako eta eztabaidarako. Ideien laborategia da, non argazkigintzaren sorkuntzari buruzko hausnartze teorikoa egiten den hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez, argazkigintzari lotutako pertsona ospetsuekin batera. Halaber, argazkigintza garaikidea sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukerak aztertzeko agora bat da.