Hitzaldia
Argazkigintzaren narratiba
Enric Mira
Ostirala 13 | 18:30 – 20
Enric Mira
Ostirala 13 | 18:30 – 20
Gure kultura ikonikoan ondo finkatuta dagoen ideia baten arabera, argazkilaritzak berezko gabezi narratiboa du, eta nabarmena da zinearekin eta literaturarekin harremanetan jartzen denean. Oro har, uste da uneko argazki baten denbora gelditze horrek ezinezko egiten duela denbora-fluxua era egokian atzematea, eta beraz, ezinezkoa dela kontakizun bat, narrazio bat eratzea. Beste modu batera esanda, denboraren trinkotasunari dagokionez, argazkia zati bat baino ez da eta, beraz, bere mugak ditu.Horrela da ze, fikzio efektua sortzeko aukera txikiena ere blokeatu egiten baita, irudientzat zentzu narratiboa sortzea eragotziz. Ideia hau, ordea, zalantzan jar daiteke, alde batetik, denboraren eredu murriztailea erabiltzen delako argazkia une batekin lotuta, eta bestetik, garrantzitsua delako ikusleek irudiak irakurtzeko prozesuak kontuan izatea.
Enric Mira Pastor (Castalla, 1960), Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Valentziako Unibertsitatean. Alacanteko Unibertsitateko Komunikazioa eta Gizarte Psikologia departamentuko irakasle titularra da. Valentziako Arte-kritikarien elkarteko kidea da, baita Nazioarteko Arte-kritikarien elkarteko kidea ere. 1994an VI Premi Espais de la Crítica d’Art izeneko saria jaso zuen. Honako liburuak argitaratu ditu: La vanguardia fotográfica de los años setenta en España (1991), Alcalácanales. El lenguaje artístico de la electrografía (2000) eta Ana Teresa Ortega. Foto-esculturas e instalaciones (2006). Argazkigintzaren teoria eta historiari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu hedabide espezializatuetan, hala nola, Cimal, Lápiz, Photovision, Canelobre, Archivo del Arte Valenciano, eta Concretan, sorkuntza eta irudiaren teoriari buruz. Halaber, zenbait argazkilari espainiarrek egindako erakusketetako –bakarkako zein taldekako- katalogoen testuak idatzi ditu. Beste hainbat liburuetako kapituluak ere idatzi ditu, esaterako, Mercancía y espectáculo: una perspectiva teórica sobre las artes plásticas como industria cultural (2009), Instantáneas de la teoría de la fotografía (2009), La polémica sobre la cultura de masas. Una antología crítica en el periodo de entreguerras (2012) eta Metodologías comparatistas y literatura comparada (2012). Hizlari aritu da nazio mailako eta nazioarteko mintegi eta kongresuetan. Gaur egun, irakaslea da Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Argazkigintzako -Arte eta Teknika- Masterrean; halaber, Alacanteko Unibertsitatean irakaslea da Komunikazioa eta Sorkuntza-industriak eta XXI. mendeko Metodologia Humanistikoak Masterretan.