Tailerra Jesús Micó-rekin

Tailerra Jesús Micó-rekin

Norbera autore

Norbera autore izateko proiektua hobetzeko gakoak

Ekainak 14a eta 15a  

Tailerra Jesus Micorekin. Argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea eta ikerlaria da, baita aditua argazkigintzaren teorian eta historian ere, eta erakusketen komisarioa ere bada.

Norberaren argazkigintza proiektua era askotan definitu daiteke. Ohikoena izaten da sasoi mugatu batean eginiko irudi multzoa, gai komuna jorratzen du eta ikuspuntu bateratua ematen digu, adierazgarria edota poetikoa.

Proiektu batek sintaxi baten bidezko lotura behar du, barneko ordena ezin daiteke halabeharrekoa izan, ezin daiteke xaloa izan. Sintaxi horrek ulergarriagoa egin behar du proiektua, baina baita erakargarri eta interesgarria, adierazgarria, poetikoa eta kritikoa ere. Proiektu bat egoki antolatzeko eta aurkezteko oinarrizkoak dira batetik, koherentzia estetikoa izatea eta, bestetik, argumentuarekiko (gaia edo kontzeptua) koherentzia.

Tailerrean sakon aztertuko da norberaren proiektuaren ideia. Zer izan behar du proiektu batek irakurle aritu batek balorazio ona egin dezan? Zer baloratzen da gorantz datozen autoren proiektuetan? Zerk egiten du proiektu bat arrakastatsu?

Bestalde, ikasleen albumen ikusketa argumentatua egingo da; halaber, nork bere proiektua zelan egin hausnartuko da: proiektua zelan eraiki, zelan defendatu eta argumentatu edozeinen aurrean: publikoa, beka bat eskuratzeko, galeria-jabeak, komisarioak, hitzaldi bat emateko eta abar.

Iraupena:
15 ordu.
Plazak: 15, gehienez.
Lekua: Pinondo Etxea. Pinondo plaza 1
Prezioa: 200 €. Larunbateko eta igandeko bazkariak sartuta.
Ordutegia: larunbata, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 | Igandea, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
Informazioa eta erreserbak: 94 658 32 95 | 658 70 82 64 | 685 704 839 | info@begiraphoto.com

  • Jesús Micó (Cadiz, 1962) Bartzelonan bizi da duela hamarkada bat eta argazkigintzaren sorkuntzan, kudeaketan, ikerketan eta irakaskuntzan dihardu. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Doktorea da argazkigintzako espezialitatean. Argazkigintzaren teoria, historia eta estetikari buruzko klaseak eta hitzaldiak ematen ditu estatuko unibertsitate publiko, arte-zentro, festibal eta eskola pribatuetan. Erakusketen komisarioa izateaz gain, aditua da autore berriak sustatzeko gaietan. Cadizeko Unibertsitateko argazki garaikidearen KURSALA aretoko programazio eta hango argazki-liburuetako (Kursalako koadernoak) bildumaren arduraduna da. Beste askoren artean, komisarioa izan da Tarragonako SCAN festibaleko 2010 eta 2012ko Talent Latent nazioarteko erakusketetan. Halaber, 2014ko Talent Latent prestatzen ari da. Bere obra www.jesusmico.com helbidean ikus daiteke.
Descargar musica