SURROUNDED Helena Goñi
Surrounded
Helena Goñi
Ekainaren 10etik 29raKomunikazio Estudioa
Surrounded
Surrounded, hiri handi batera iritsi berriaren bilatze eta aurkitze pertsonala (eta kolektiboa) da; ezagutzen dena gogora ekartzen duen leku berrien eta pertsonen bilatzea da, begiradari atseden emateko aterpea.
Proiektua irudi bidezko jabetze ekintza bat da, nire egiten ditudan inguruko egoerena, eta erdi borondatezko erbeste honetan indarrak batuz, nekez ikusten den bidea ziurtatzen saiatzen naiz.
Tanka Estudioa
Komentukalea 19
Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 14:00
Astearte eta ostegunak: 17:00 – 19:00
- Helena Goñi (Bilbo, Bizkaia, 1990) Leioako Arte Ederretako fakultatean (EHU) ikasi zuen. Erasmus bekaren bitartez, hirugarren ikasturtea Londreseko Central Saint Martins fakultatean egin zuen. Unibertsitateko ikasketekin batera, argazki eta edizio ikastaroak ere egin ditu, esaterako, Madrileko Blank Paper eskolan Cristina Garcia-Roderorekin 2012an egindakoa. 2013an, Bilboko CFCn proiektu pertsonal bat egin zuen Ricky Davilarekin batera. Gaur egun Londresen bizi da eta, han, argazkigintza masterra egiten ari da Central Saint Martins fakultatean. Bere lana www.helenagoni.com web gunean ikus daiteke.