Noctis, + k photo
Txelu Angoitia eta J.M. Arruabarrena
Ekainak 10, 19:00 | Arte eta Historia MuseoaHasteko Segun Lazkanoren ibilbide fotografikoari errepasoa egingo diogu eta ondoren Noctis Labyrinthus aurkeztuko dugu (Lazkanok taldean egin zuen azken proiektua).
N. L. proiektuak hiru lan fotografiko elkartu ditu: Segun Lazkanoren Ero, Txelu Angoitiaren Angst eta Jesus Mari Arruabarrenaren Moo.
Dekadentzia, beldurra, ezinegona eta eromena ageri dira euren argazkietan. Baina proiektua argazkigintzatik haratago doa; arte alorreko beste diziplina batzuei ere zukua ateratzen dielako: literaturari, ikus-entzunezkoari eta espazioan esku-hartzeari besteak beste.
Informazio gehiago: http://noctisphoto.tk/
- Jesus Mari Arruabarrena (Durango, Bizkaia, 1964). Bideo-ikasketak egin zituen Madrideko Centro de Estudios del Vídeo-n eta argazkigintzari buruzko ikastaro asko egin ditu: Antoine D´Agata, Giorgia Fiorio, José Manuel Navia, Ricy Dávila, Oscar Molina, Juan Valbuena, Arianna Rinaldo, Matias Costa eta Victor Steinberg. Hainbat liburu argitaratu ditu: Antzinako ogibideak galbidean, Azken belaunaldia, Baserria. Oroimenari loturik, Gertukoak / Ausencias eta Moo. Aldizkarietan eta egunkarietan ere argitaratu ditu bere lanak: Geo, Península, El País, Integral, Emakunde, etab. Argazki-ikastaroak ematen ditu Bizkaiko kultura-etxe batzuetan eta argazkigintza dokumentalari buruzkoak UEUn. Urte askotan ikus-entzunezkoen arloan ibili da lanean, ETBrako gidoiak idazten eta dokumentalak nahiz marrazki bizidunak euskaratzen.
Txelu Angoitia (Durango, Bizkaia, 1960). Londresen bideo eta argazkigintza-ikasketak egin ondoren, Magnum agentziako fotografoen eskutik trebatu da argazkigintzan. Erakusketa asko egin ditu eta hainbat aldiz saritu dizkiote argazkiak arte plastikoen alorrean. Lanbidean ibilbide oparoa egin du: fotokazetaritza, publizitatea, argazkigintza soziala, elkartasun-proiektuak, etab. Azken hamarkadan argazki-ikastaro ugari eman ditu. Lan pertsonalean honako liburu hauek argitaratu ditu: Inventario (1998), Paralelo 21 (2005) eta Angst (2013). Literaturaren eta argazkiaren arteko harremana asko interesatzen zaio, eta beharbada horregatik bere estiloak dokumentalgintza subjetiborantz jo du azken aldian.