Nire bizitzako egun bat

Nire bizitzako egun bat

NIRE BIZITZAKO EGUN BAT

Umeentzako tailerra Zaloa Fuertesek zuzenduta

Ekainaren 21 eta 27 | Pinondo Etxea  

Berehalakotasuna teknologien aurrerapenak eragin duen fenomeno soziala da. Buruari leku gutxi utzi diogu egunerokoaz imajinatzeko, sortzeko eta ametsetan egiteko.

Un día en la vida de… ume/gazteei zuzenduriko tailerra da; helburua sormena garatzea da argazkigintza adierazpen-bide gisa erabilita. Tailerrean atzera egingo dugu argazkiaren garai analogikora, non kamera bat egunerokoari eta norberari buruz berba egiteko erabili eta botatzeko tresna nagusia bilakatuko den. Argazkia aitzakia da burua askatu eta hartutako irudiekin ametsetan egiteko, ez baitugu argazkia berehala ikusteko aukerarik izango. Une hauek muga bakarra imajinazioa den argazki-bilduma utziko digute opari.

Parte-hartzaile bakoitzari erabili eta botatzeko argazki kamara bana emango zaio, norberaren eguneroko bizitzaren inguruko argazkiak atera ditzan. Ikastaroa amaitzean parte-hartzaile bakoitzak norberak eskuz egindako argazki-album bana eramango du etxera.

Iraupena: 6 ordu.
Plazak: 12 gehienez.
Ordutegia: larunbata 21, 16:00 – 18:00 | Ostirala 27, 16:00 – 20:00.
Lekua: Pinondo Etxea. Pinondo plaza 1
Prezioa: 30 €.
Informazioa eta erreserbak: 94 658 32 95 | 658 70 82 64 | 685 704 839 | info@begiraphoto.com

  • Zaloa Fuertes (Mexiko, 1983) Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen ITESMko Querétaro Kanpusean. Argazkigintza masterra egin zuen Escuela Activa de Fotografían (Querétaro, Mexiko) eta New York Institute of Photographyn (NY, AEB). Argazkigintzako hainbat tailerretan parte hartu du, besteak beste, Oscar Molina, Ricky Davila, Eduardo Momeñe, Iñaki Domingo, Vicente Paredes eta Juan Valbuenarekin. Mexikotik Euskal Herrira etorri zen eta, 10 urteko lan fotoperiodistikoa maletan sartuta, hutsetik hastea erabakita, lan pertsonalagoan murgildu zen. Erakusketa aipagarrienak honakoak dira: Más allá de las ilusiones (Mexiko, 2003), 06:04 (Mexiko, 2004), Ram Memoria (Euskal Herria, 2012) eta Azala (Begira Photo, 2013). Bere proiektuak, inguru geografiko diferentetan, bere burua bilatzearekin lotuta daude.
Descargar musica