ERO Segun Lazkano
Ero
Segun Lazkano
Ekainaren 10etik 29ra | Plateruena Durangoko Kafe AntzokiaEro egoera mentala da, erretratatutako guztiengan ageri den aldartea. Artxibo honetan gizaki bereziak aurkituko dituzu: eguzkiaren epeltasuna zer den ez dakien jendea; oreka galdu eta mugaren beste aldera eroritako trapezistak.
Biztanleon bizimodua narrasa da, itxaropenik gabeko basamortu idorrera kondenatu dituzte. Fotografoak, horiei begiratuz, bere mamuak eta beldurrak uxatzen ditu. Eta erretratuak, azken batean, gure alderik ilunenaren ispilu desitxuratzaileak baino ez dira.
Plateruena Durangoko Kafe Antzokia
Landako Hiribidea, 4A
- Según Lazkano (Elorrio, Bizkaia, 1959 - 2013). Candem Town Visual Arts college-n (Londres) bi urteko ikastaroa burutu zuen. Tarazonan (Zaragoza) hainbat ikastaro egin zituen: Manel Esclusa, Garcia Alix, Koldo Chamorro eta abarrekin. Prentsarako argazkiak egiteari 7 urtez ekin zion. Arte eszenikoei buruzko bi liburu eta Jazz-Blues musikari buruzko beste liburu bat argitaratu zituen. “San Blasak begietan” talde-liburuan ere esku hartu zuen. 2012an bere lanik gogorrena eta mamitsuena argitaratu zuen: Ero. Liburua Noctis Labyrinthus proiektuaren atal bat da, eta bertan inoiz baino kontakizun intimoagoa eta lazgarriagoa egin zuen Lazkanok. Horrez gain, Lazkano Elorrioko Argazki Taldeko kide gogotsua izan zen.