DESPLAZAMIENTO Garazi Erdaide

DESPLAZAMIENTO Garazi Erdaide

Desplazamiento

Garazi Erdaide

Ekainaren 10etik 29ra  

Kalea hartu

Desplazamiento
Zer suposatzen du espazio batean bizitzea, egitea, esperimentatzea?

Desplazamentua, ekintza baten bidez sortzen diren argazkien bilduma da, lekuari, oroimenari eta zentzuaren arazoei begirada bat.

Irudi zatituak dira, korrika egitearen azkioa gelditzen duena, eta irudiaren eta errealitatearen erlazioaren arteko eztabaida baten bidez, ateratak izan ziren lekura itzultzen dira. Ortozik leku desberdinetik korrika egitea, argazkia zoriz eginez, gorputzaren bidez esperimentazioa eratzen.

Puntu desberdinetan aurkeztuak eta berdinak ez diren norabideek bidez, narrazioa komunikagaitza bihurtzen da, banantzerako joera du.

Lekuan ibili, forma anitzetan berriztatu, bertatik igaro, argazkian irudikatu, leku aldatzearen modu bat da.

Irudien ibilbidea:
- Santa Ana Arkua (Pinondo Plazan)
- Udaletxea
- Alde Zaharra (Zeharkalean)
- Musika Eskola (Montevideo Etorbidean)
- Ezkurdi Plaza
- Komentukalea
- Kurutzesantu Museoa (Kurutziaga Kalean)
- Lariz Torre (Durangoko Turismo Bulegoaren aurrean)
- Montevideo Etorbidea (Mañaria ibaiaren aurrean)
- Uribarriko Andra Mari Basilika (Andra Maria Kalea, Arkupearen aurrean)

  • Garazi Erdaide (Durango, Bizkaia, 1986) Durangon jaioa, leku desberdinetan bizi izan arren, bere lana diziplina anitzeko praktika baten bidez garatzen du. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Zinema-Bideoan espezializatua, Argazkigintza Internazionaleko Masterra Kontzeptu eta Sorkuntza arloan burutu zuen Madrilgo EFTI eskolan. 2011n, Euskal Herrira itzultzen da Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Master Ofizial bat egitera EHUn. Bere lana oroimenaren kontzeptua esploratzen du eta horren erlazioa argazkiekiko. Ikerketa eta esperimentazioaren bidez irudiak hedatzen ditu, batzuetan "performance", nozioaren jabetzaren, ironiaren, irudikapen moduen edo identitatearen bidez, ezinbesteko garrantzia dutenak. Bere lanak www.garazierdaide.comweb gunean ikus daiteke.
Descargar musica