CABANGA Godzilla
CABANGA
Godzilla
Ekainaren 10etik 29ra | AzokaCabanga*
Godzilla malenkoniatsu dago, eta ez du sinesten inori interesatuko zaionik, ez bada baten bat inoiz engainatuta, etsita, edo zabortegi batean amorru bizian bizi edo inoiz itota sentitu dena, gertatu ez denaren oroimenak eraginda.
Godzilla, lehen, beste argazkilari bat zen, galeriakoa, errebistakoa eta tendentzietako. Godzilla argazki lehiaketetako epaimahaikide izan zen munduko makondoetan.
Godzillak uste du bere oinatzak ikusten dituenak nor bere begien atzeko musker odol hozduna ikus dezakeela.
Godzilla suntsitu nahi ditu MegaTokio, MegaManagua, MegaManila, MegaBilbao eta MegaDurango.
Cabanga*
*1. f. Nikaragua. Malenkonia, tristezi ahula, herrimina, nostalgia.
- Godzilla (Bilbo, Bizkaia, 1970) musker-argazkilari bat da bere oinatzak uzten dituena kale, bazter, leku ezkutuetan, krisiak abandonarazitako dendetan, fotokopia erraldoien aztarnak dira. Godzilla ihesi doa leku jendetsuetatik eta psikopaten sendagileengandik. Erraza da hondamenetik, bere bizitzan bakoitzak egiten dituen proba nuklearretatik jaiotako musker erraldoi bat ezkutatzea, turista-mailan bidaiatzen duena eta inork ikusi ez duena.