BUTTERFLY DAYS Bego Antón
Butterfly days
Bego Antón
Ekainaren 10etik 29raArgazki erakusketa komertzioen erakusleihoetan
Butterfly days
Ingalaterrako hegoaldeko herri txiki batean tximeleten eta sitsenganako irrika handia duen lagun talde bat bizi da. Ez ederrak direlako, ezta koloreengatik ere, mugitzeko eragatik ere ez, horiek guztiengatik baizik. Haien ohiturak ezagutzen dituzte, latinezko izenak ere bai. Haiei buruzko liburuen bilduma dute. Behatu egiten dituzte eta katalogatu. Erakartzeko landareak hazten dituzte eurengandik hurbil izateko. Ez dute ulertzen zergatik dagoen haiek harrapatzen gozatzen duen jendea.
Butterfly Days gizakien eta tximeleten arteko maitasun historia da.
- Bego Anton (Bilbo, Bizkaia, 1983). Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta argazkigintza dokumentalean ari da. Argazkigintzako bere proiektuetan gizakiaren eta naturaren arteko amodio eta desamodio harremanak lantzen ditu. Gizartearentzako bitxiak diren kolektibo txikiak interesatzen zaizkio bereziki. Bere lana www.begoanton.com web gunean ikus daiteke.