Barnekoari argazkiak egitea

Barnekoari argazkiak egitea

Hitzaldia: Barnekoari argazkiak egitea

Rous Boisier eta Goiuri Aldekoa-Otalora

Ekainak 17, 19:00 | Arte eta Historia Museoa  

Barnekoari argazkiak egitea
Autore bien ibilbidea argazkigintzarekin duten esperientzian barrena. Erakusketa-espazio partekatuko dute Arte eta Historia Museoan honako lanekin: Rous Boisier-en Pérdida eta Goiuri Aldekoa-Otalararen Bosnian Déjà Vu.

Arte eta Historia museoa
Sanagustinalde kalea 16

  • Rous Boisier (Temuco, Chile, 1985) Ikus-entzunezko Komunikazioko titulua atera zuen 2011n Temucoko unibertsitatean eta, urte berean, argazkigintzan diplomatu zen Chileko Santiagoko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean. Laburmetraietan eta dokumentaletan lan egin du. 2013an Kultura eta Arteetako Kontseilu nazionaleko ikus-entzunezkoak sustatzeko Funtsaren (CNCA) beka bat eman zioten San Antonio de los Baños-eko (Kuba) Zine Eskolako zimena dokumentalaren tailerrean parte hartzeko. 2012 eta 2013an CNCAk Argazkiaren Egunean antolatutako tailerretan parte hartu zuen nazioarteko eta nazio mailako argazkilariekin, eta erakusketa kolektiboetan ere parte hartu zuen, herrialde, nazio eta nazioarteko mailakoetan. Gaur egun argazkilaritza-proiektu berria garatzen ari da eta film-dokumental bat egiten.

    Goiuri Aldekoa-Otalora (Durango, Bizkaia,1972) Diseinu Grafikoa ikasi zuen Huescako Arte eta Lanbide eskolan argazkigintzan espezialduaz; horrez gain, Oscar Molina, Jose Luis Bravo eta Gabriel Brau argazkilari profesionalak izan ditu maisu. Zazpi urtez Eraz-Anboto astekariko argazkilaria izan zen, Segun Lazkanoren gidaritzapean; denbora tarte horretan, hainbat aldizkaritarako erreportajeak egin zituen, eta “Gustura idatziz” Irune Ibarrak idatzitako liburuaren argazkiak eta ilustrazioak ere egin zituen (Ibaizabal argitaletxea, 2000). Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste, “Rtratuek” – emakume argazkilarien ikuspegi pertsonalari buruzko erakusketa kolektiboa, Durangoko arte eta historia museoan-, edo “Zaldiak” –zaldiei ateratako irudiekin osatutako bakarkako erakusketa-. Horrekin batera, hainbat talde eta erakunderentzat kolaborazio lanak egin ditu, tartean, Emakunde emakumearen euskal institutuarentzat eta 10 por 15 arte garaikideari buruzko fanzine elektronikoarentzat. Bere azken lanen artean, Erramun Martikorenaren diskoko argazkiak (Elkar) eta “Begira photofestival 2013” erakusketa kolektiboa daude. Photographic Project emakume argazkilarien taldeko kide ohia da, eta egun, argazkilari lana ikus-entzuneko produkzio lanarekin tartekatzen du.
Descargar musica