Argazkia, gorputza eta bizipenak

Argazkia, gorputza eta bizipenak

Argazkia, gorputza eta bizipenak

Jesús Micó

Ekaina 13, 19:00 | Arte eta Historia Museoa  

Argazkia, gorputza eta bizipenak
Hitzaldiaren haria argazkigintzari buruzko ideien eta existentziaren artean dagoen barreneko harremana izango da. Harreman horri, kasu gehienetan, ez zaizkio behar besteko arreta eta protagonismoa eskaintzen, izan ere, argazkilariak gehiago arduratzen dira beraien kamera aurrean dagoen munduaren kanpoaldean gertatzen dena irudikatzen, kameren atzealdean dagoena eskaintzen baino. Gure existentziak agertoki biografiko bikaina du: gorputza. Beraz, hitzaldiaren helburua da defendatzea gizon-emakumeen gorputz biluziari argazkiak egitea konpromiso etiko eta estetiko irmoa dela, kontuan izaten badugu dena igarotzen dela gorputzetik: amodioa, desamodioa, afektuak, ilusioak, beldurrak, desioa, sentsualtasuna, sexua, mina, plazera, morala, bizitza, heriotza eta abar. Hitzaldiarekin asmoa dago, bereziki, autore entzule gazteen eta hasiberrien alderdi kritikoa pizteko argazkigintza garaikidean gori gorian dauden gai biren bitartez, gizon-emakumeen gorputzari erretratuak ateratzea eta egunkari pertsonalak egitea, hain zuzen ere.

Arte eta Historia museoa
Sanagustinalde kalea 16

  • Jesús Micó (Cadiz, 1962) Bartzelonan bizi da duela hamarkada bat eta argazkigintzaren sorkuntzan, kudeaketan, ikerketan eta irakaskuntzan dihardu. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Doktorea da argazkigintzako espezialitatean. Argazkigintzaren teoria, historia eta estetikari buruzko klaseak eta hitzaldiak ematen ditu estatuko unibertsitate publiko, arte-zentro, festibal eta eskola pribatuetan. Erakusketen komisarioa izateaz gain, aditua da autore berriak sustatzeko gaietan. Cadizeko Unibertsitateko argazki garaikidearen KURSALA aretoko programazio eta hango argazki-liburuetako (Kursalako koadernoak) bildumaren arduraduna da. Beste askoren artean, komisarioa izan da Tarragonako SCAN festibaleko 2010 eta 2012ko Talent Latent nazioarteko erakusketetan. Halaber, 2014ko Talent Latent prestatzen ari da. Bere obra www.jesusmico.com helbidean ikus daiteke.
Descargar musica